Edukira joan

Volnovakhako gudua

Koordenatuak: 47°35′58″N 37°30′00″E / 47.5994°N 37.5°E / 47.5994; 37.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Volnovakhako gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Volnovakhako tren-geltokiaren irudi bat, 2012ko irudi batetan.
Data2022ko otsailak 25martxoak 12
LekuaVolnovakha, Donetsk Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak47°35′58″N 37°30′00″E / 47.5994°N 37.5°E / 47.5994; 37.5
EgoeraErrusiak irabazi
Gudulariak
Donetskeko HE
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
Vladimir Zhoga 
Artem Zhoga
Ukraina Pavlo Sbytov 
Indarra
DHEko Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
ezezaguna

ezezaguna

  • Su-25 bat eraitsi; pilotua harrapatu

Volnovakhako gudua 2022ko otsailaren 25etik urte bereko martxoaren 12ra arte iraun zuen gudu militar bat izan zen, 2022ko Ukrainako inbasioaren barruko Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren parte bezala. Errusiako eta Donetskeko Indarrek Ukrainako Indarrak eraso zituzten Donetsk Oblasteko Volnovakha hiri txikian, Ukrainaren eta DHEren mugatik gertu kokatzen dena.

Gudua DHEko Indarrek zuzendu zuten eta herriaren suntsipen zabala zein hildako-kopuru handiak ekarri zituen, bi aldeentzat.[1]

2022ko otsaila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 25ean, inbasioaren bigarren egunean, Errusiako Indarrek Volnovakha bonbardatu zuten, eremu zibilak joz.[2] The Guardianek idatzi zuenez, Errusiak Volnovakhan buruturiko bonbardaketek lehenago Errusiak Siriako helburu zibiletan erabilitako taktikaren antza zuela.[3] Ukrainako funtzionarioek jakinarazi zuten, otsailaren 28rako, Volnovakha krisi humanitariorako zorian zegoela, eta martxoaren 1erako, hiria ia erabat suntsiturik zegoela, eraikinen ia %90a kaltetuta edo suntsiturik baitzegoen.[1][4][5] Hiria, gainera, janari-, ur- eta elektrizitate-hornidurarik gabe zegoen.[6] Bonbardaketaren ostean, gorpuak kalean geratu ziren, jasoak izan gabe, Dmytro Lubinets diputatuaren arabera.[7] Martxoaren 1erako, bestalde, Ukrainako agintariek ia 500 zibil ebakuatu zituzten Volnovakhatik.[8]

2022ko martxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 4an, Sukhoi Su-25 errusiar bat eraitsi zuten Volnovakha gainean.[9] Era berean, Mil Mi-8 modeloko helikoptero errusiar bat ere eraitsi zuten gero, Su-25-aren erorlekura hurbiltzen ari zela.[10]

Martxoaren 5ean, DHEko agintariek jakinarazi zuten Vladimir Zhoga koronela, Sparta Batailoiko komandantea eta Arsen Pavlov-en konfidente estuda, Volnovakhako ekintzan hil zutela.[11][12][13] Denis Puxilinek, Donetskeko Herri Errepublikako buruak, hil ostera eman zion Zhogari Donetskeko Herri Errepublikako Heroi saria; Vladimir Putinek, Errusiako Presidenteak, bestalde, Errusiako Federazioko Heroi saria ere eman zion.[14][15] Artem Zhoga, bere aita eta batailoiburua, haren oinordekoa izan zen Sparta Batailoiko komandante gisa.[16]

Martxoaren 7an, Ukrainako eta Errusiako Indarrek korridore humanitario desmilitarizatu bat ezartzea adostu zuten, Volnovakha eta inguruko Mariupol hirian zehar bi hirietako zibilak ebakuatzeko; izan ere, azken hori, otsailaren 24az geroztik, setiatuta zegoen. Hala ere, errusiar indarrek desmilitarizazio-eremua urratu omen zuten.[17]

Martxoaren 11n, Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi zuen DHEko Indarrek Volnovakha bereganatu zutela.[18] Geroago, sare sozialetan argitaratutako bideoetan, hirian kokatutako soldadu errusiarrak eta ibilgailuak ageri ziren, baita abandonatutako Ukrainako tankeak ere.[19]

Martxoaren 12an, Pavlo Kyrylenko-k, Donetsk Oblasteko Gobernadoreak, adierazi zuen Errusiako Indarrek Volnovakha erabat suntsitu zutela eta hiriak "de facto, existitzeari utzi" ziola, baina gunearen kontrolarengatiko borrokak jarraitzen zuela.[20][21] Associated Pressek, bestalde, baieztatu zuen hiria separatista errusiazalek harrapatu zutela, hiriaren zati handi bat borroketan suntsitu bazuten ere.[22] Geroago, Ukrainako funtzionarioek jakinarazi zuten Pavlo Sbytov kapitaina, Ukrainako Itsas Infanteriako 503. Batailoiko komandantea, guduan hil zela.[23]

Martxoaren 14an, Ukrainaren Su-25 bat eraitsi zuten Errusiako Indarrek Volnovakha hiriaren inguruan. Apirilaren 24an, hegazkin hartako pilotua –Roman Vasyliuk izenekoa– askatu zuten Errusiako Indarrek, errusiar eta ukrainiar presoen truke batetan.[24][25]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «‘Nowhere to go and nowhere to go back to’: Life under fire in Ukraine» the Guardian 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. (Ingelesez) Trofimov, Yaroslav. (2022-03-05). «Ukraine, Russia Agreement on Evacuating Mariupol Civilians Collapses» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. (Ingelesez) «‘90% of houses are damaged’: Russia’s Syria-honed tactics lay waste Ukraine towns» the Guardian 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. «Russian invasion update: Volnovakha town on verge of humanitarian catastrophe» www.ukrinform.net.
  5. «Head of Donetsk Regional State Administration: Volnovakha almost destroyed» Interfax-Ukraine.
  6. (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Mariupol and Volnovakha: Besieged cities appeal for help | DW | 05.03.2022» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  7. Emma Graham-Harrison & Isobel Koshiw, '90% of houses are damaged': Russia's Syria-honed tactics lay waste Ukraine towns Error in Webarchive template: url hutsa., The Guardian (March 4, 2022).
  8. (Ingelesez) «Almost 500 people evacuated from Volnovakha to safe place» www.ukrinform.net.
  9. «Russian Forces Now Occupy Europe's Largest Nuclear Plant In Ukraine» The Drive 4 March 2022.
  10. Txantiloi:Ukrainian «Гелікоптер, який хотів евакуювати збитого російського пілота теж знищили» Ukrainian MOD 4 March 2022.
  11. (Ingelesez) «Controlling the narrative: Russia tightens grip on media amid war» www.aljazeera.com.
  12. (Errusieraz) «Глава ДНР сообщил о гибели полковника Владимира Жога» 1news.az 5 March 2022.
  13. (Ingelesez) «Leader of so-called "Donetsk People's Republic" killed in action near Volnovakha» Ukrayinska Pravda 5 March 2022.
  14. «Ukrainian Forces have Killed the Commander of the Sparta Battalion - Novinite.com - Sofia News Agency» www.novinite.com.
  15. (Errusieraz) «Путин присвоил звание Героя России посмертно командиру батальону "Спарта" Владимиру Жоге» tass.ru 6 March 2022.
  16. (Errusieraz) ««Спарту» возглавил Артем Жога — отец убитого нацистами Героя ДНР» EADaily.
  17. (Ingelesez) «Russia announces temporary ceasefire in two Ukrainian cities» The Independent 2022-03-07.
  18. «Russian-backed separatists capture Ukraine's Volnovakha - RIA» Reuters 2022-03-11.
  19. Tim Lister. (2022-03-11). «Evidence indicates Volnovakha in eastern Ukraine has fallen to Russian-backed forces» CNN.
  20. «Eastern Ukrainian town of Volnovakha destroyed after Russia invasion, local governor says» Reuters March 12, 2022.
  21. Richard Spencer. (March 13, 2022). «Putin wipes out entire Ukrainian city of Volnovakha» The Times.
  22. Heavy fighting leaves much of Volnovakha in ruins. Euronews March 12, 2022.
  23. (Ingelesez) «Ukrainian marine commander killed fighting Russian invaders» Newsweek 2022-03-12.
  24. (Ukraineraz) Українського пілота Романа Василюка звільнено з полонуВІЙСЬКОВІ. 25 April 2022.
  25. (Ukraineraz) «Збили ворожі ППО над Волновахою: українського пілота Романа Василюка звільнили з полону» 26 TV Ukraine 25 April 2022.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]